Euskara eta alemana
Deutsch und Baskisch

euskalema-aurkezpena.pdf

 

„Euskalema“ Elkartea, euskararen eta alemanaren arteko harremanak aztertzeko eta sustatzeko sortu zen, bereziki harreman zuzenak sustatzeko. Harreman horietan hizkuntz harremanez eta, bereziki, itzulpengintzaz gain era guztietako kultur harremanak biltzen dira.

Helburu hori gauzatzeko lantzen dituen egitasmoak honelakoak dira:

  • Bi hizkuntzen artean egin diren eta egingo diren itzulpenen azterketa, zuzenketa prozesua barne, eta zuzenean egindako itzulpenak sustatzeko edozein ekimen.
  • Bi hizkuntzen arteko interpretazio lanari buruzko hausnarketa, eta horrelako lanak sustatzeko ekimen oro.
  • Bi hizkuntzen arteko itzulpen arazoak, era guztietakoak, ikertzea, horretarako eztabaidaguneak eratuz.
  • Bi hizkuntzetako bakoitza ikasteko materialak sortzea eta ekimenak bultzatzea beste hizkuntzaren hiztunentzat.
  • Bi hizkuntzen eta kulturen arteko harremanak hobetzeko, eta bereziki zuzeneko harremanak hobetzeko, edozein ekintza, euskara eta euskal kultura ezagutarazteko alemana erabiltzen duten herrialdeetan, eta alemana eta kultura alemana ezagutarazteko Euskal Herrian.
  • Helburu nagusiak gauzatzeko trukeak antolatuko dira itzulpen etxeekin, itzulpen elkarteekin, beste elkarteekin.

Helburu horiek lortzeko, Elkarteak, mintegiak, tailerrak, hitzaldiak, sinposioak, irakurraldiak, etab. antolatzen ditu, eta argitalpenak bultzatzen ditu bere kontura edota beste elkarteekin elkarlanean.